99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1022/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Arakilgo Arau Subsidiarioak Izurdiagako 67., 68., 69. eta 70. (orain U-67 bis dena) unitateetan aldatzeko espedientea, Sociedad Anónima de Reformados Metálicos delakoak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Arakilgo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen den zehaztapenarekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren 2. puntuan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Arakilgo Arau Subsidiarioak Izurdiagako 67., 68., 69. eta 70. (orain U-67 bis dena) unitateetan aldatzeko espedientea, Sociedad Anónima de Reformados Metálicos delakoak sustatua. Hiru hilabeteko epean, Udalak Testu Bategina aurkeztu beharko du eta bertan zehaztapen hau jaso:

A. Garbi bereizi behar dira, batetik, informazio planoak (Arau Subsidiarioetan indarra duten zehaztapenak biltzen dituztenak) eta, bestetik, antolamendu planoak (aldaketaren ondorioz proposatzen diren zehaztapen berriak biltzen dituztenak).

Bestalde, aldaketaren ondorioz U-67 desagertzen bada, Izurdiagako 2. fitxan unitate horri buruz egiten diren aipamen guztiak ere kendu beharko dira.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu honen berri ematea Arakilgo Udalari, Izurdiagako Kontzejuari eta Sociedad Anónima de Reformados Metálicos delakoari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren batean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0306913