99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1021/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Obanosko Udal Plana AR-4 banaketa eremuan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Obanosko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren 2. puntuan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Obanosko Udal Plana AR-4 banaketa eremuan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Obanosko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren batean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0306912