99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

264/2003 FORU DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Ana Elizalde Urmeneta andrea Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariorde kargutik kentzen duena, berak eskatuta.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuetan, uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, 13. artikuluak ezartzen du ezen Nafarroako Gobernuak ahalmena duela institutu horretako zuzendariordeak izendatu eta kentzeko, Departamentuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ana Elizalde Urmeneta andrea Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariorde kargutik kentzea, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: C3231133