99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

452/2003 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" izeneko proiektua prestatzeko lanen kontratazio espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 108.000,00 euro.

_Egiteko epea: 8 hilabete.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko irailaren 2a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3-behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2003ko irailaren 10ean, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren, proiektuaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta .................... euroren (letra eta zenbakitan) truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: C3223353