99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

439/2003 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Guelbenzu Josteta Zentroaren kirol eremuak 2003/2004 ikasturtean taldeek erabiltzeko eskabideak aurkezteko deialdia onesten duena.

Guelbenzu Josteta Zentroaren Kudeaketa Unitateak eta Kirol Zuzendariordetzak txostena aurkeztu dute eta bertan proposatu Guelbenzu Josteta Zentroaren kirol eremuak 2003/2004 ikasturtean taldeei adjudikatzeko eskabideak aurkezteko epea irekitzea. Eskabideek "Guelbenzu Josteta Zentroaren kirol eremuak taldeei adjudikatzeko irizpideak" izanen dituzte arau; irizpide horiek uztailaren 15eko 432/1997 Ebazpenaren bidez onetsi ziren (1997ko irailaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 106 zk.).

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuko 14. artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Guelbenzu Josteta Zentroaren kirol eremuak 2003/2004 ikasturtean taldeei adjudikatzeko eskabideak aurkezteko deialdia onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2. Oro har, 2003ko urriaren 1etik 2004ko ekainaren 14ra arteko aldian jarduera eta lehiaketak egiteko eskabideak 2003ko abuztuaren 31 arte aurkeztu beharko dira, egun hori barne, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Erregistroan (Arrieta kalea, 25).

Aipatu epean aurkeztu ez diren eskabideak, baimentzeko eskatzen den jarduera hasi baino 15 egun lehenago aurkeztu beharko dira, gutxienez, eta onartuko dira, baldin eta azaldu den prozedura orokorraren arabera aurkeztutako eskabideak ebatzi ondoren aukerarik badago.

3. Ebazpen hau Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari, Kirol Zuzendariordetzari eta interesatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hiruan._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea kanpoan denez, uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuaren 16.h artikuluak esleitutako eskurantza erabiliz, zuzendariordea, José María Echeverría Larrea.

Iragarkiaren kodea: A0307499