99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1189/2003 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2003. urtean Nafarroako Odol Bankurako 10.000 odol-poltsa iragazkidun inguru erosteko gastua baimendu eta kontratazio horri dagokion adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Odol Bankurako 10.000 odol-poltsa iragazkidun inguru kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: 2003. urtean Nafarroako Odol Bankurako 10.000 odol-poltsa iragazkidun inguru erosteko kontratazioa.

_Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekian eta presako izapidaketarekin.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 195.000 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, hamalau egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea karrikako 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: irailaren 5ean, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948-428866 telefonoan), eta Interneten, www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita zazpian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0307007