99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

263/2003 FORU DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Joaquín Urízar Tanco jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide kargutik kendu eta, haren partez, Fernando Barainca Lagos jauna izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusia eta tokiko kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen arabera, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntza Batzorde Nagusia da ukitutako sektore guztiek unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren programazio orokorrean modu erreal eta eraginkorrean parte hartzeko duten aholkularitza organo gorena Nafarroako Foru Komunitatean.

Aipatu Foru Legearen 6. artikuluaren 4. idatz-zatiak dio ezen "Eskola Kontseiluan edo Hezkuntza Batzorde Nagusian posturen bat bete beharra suertatzen bada, ordezkoa 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera izendatuko dela eta postua utzi zuen batzordekideari zegokion kargualdia bukatu bitarte arituko dela."

SEPNA-FSIEko Kontseilu Sindikalak idazki bat aurkeztu du Fernando Barainca Lagos jauna izendatzeko Joaquín Urízar Tanco jaunaren ordez.

Hori horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bateko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Fernando Barainca Lagos jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatzea, ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari izan dadin Joaquín Urízar Tanco jaunaren ordez, kargua utzi baitu. Azken horri, emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.

2. Ordezko kontseilukide horren izendapena ordezkatuari zegokion kargualdia amaitu bitartekoa izanen dela adieraztea.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: C3231125