99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

71/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Osasun kontseilariak emana, Osasun Departamentuaren menpeko fitxategi automatizatuen ezaugarri batzuk aldatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, fitxategien ezaugarrien aldaketa Foru Agindu bidez eginen da; fitxategiaren unitate arduraduna zein departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariak emanen du aipatu foru agindua.

Arau hori betez, haien ezaugarriak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikora egokitzeko, bidezko da aldaketa hau egitea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena._Osasun Departamentuaren menpe dauden eta datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategi automatizatuen ondoko ezaugarriak aldatzea:

Fitxategiaren izena: Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroa, Nafarroako Foru Komunitatekoa.

Segurtasun neurriak: Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Bigarrena._Foru agindu hau Lehendaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Datuak Babesteko Atalera igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren lauan._Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: C3176796