97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

782/2003 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Mónica Aguado Alonso doktorea, lehiaketaren ondorioz, "Ingeniaritza Elektrikoa" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

2001eko abenduaren 11ko Ebazpenak unibertsitateko irakasleen kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako dei egin zuen. Ebazpen hori martxoaren 30eko "EAO"n argitaratu zen. Ikusirik, epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Mónica Aguado Alonso doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren Sailari atxikitako "Ingeniaritza Elektrikoa" jakintza arloan. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan eta bere kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "EAO"n argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamaikan._Errektorea, Pedro Jesús Burillo López.

Iragarkiaren kodea: A0307324