97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hiritarren entitateei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, 2003. urteko 2. seihilekoan kultur jarduerak egin ditzaten

Alkatetzak 2003ko ekainaren 30ean emandako RAL-3/CU ebazpenaren bidez, hiritarren entitateei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, 2003. urteko 2. seihilekoan kultur jarduerak egin ditzaten, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Adjudikatzeko modua: deialdi publikoa.

Zenbatekoa: 85.127 euro.

Dei egilea: Kultura Alorra.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik hasita. Proposamenak Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu epearen azken eguneko 14:00ak baino lehen. Azken egun hori baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da.

Agiriak eta betebeharrak: oinarrietan agertzen dira, eta horiek interesatuen eskura daude Zuzeneko Kudeaketaren Bulegoan (Casa Marceliano Etxea-Merkatuko k., 7-9) eta Iruñeko Udalaren Kultura Alorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306824