97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten Arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, Miranda-Argako Udalak, 2003ko uztailaren zortzian egin bilkuran, erabaki zuen ezaugarri hauek dituen lehiaketa publikorako deialdia egitea:

Kontratuaren xedea: Miranda-Argako hiriguneko argien instalazio elektrikoa berritzeko proiektuan bildutako obrak adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, enkante bidezkoa, presako tramitazioa.

Kontratazio aurrekontua: 163.048,76 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: I taldea, 1 azpitaldea, eta D kategoriako kontratuak egiteko gaitasuna izatea.

Baldintzen plegua eta proiektua: lizitatzaileen eskura dago Planycop dendan, Iruñeko San Alberto Handiaren kaleko 6 zenbakian (948-254091 telefonoa).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udalaren erregistroan, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu bata arte.

Miranda-Argan, bi mila eta hiruko uztailaren bederatzian. Alkate andrea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, ................ NAN zenbakia eta helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ....(e)an dituenak, bere izenean (edo honako hau ordezkatuz: ................, .............. IFK zenbakia eta helbidea .............(e)n, .............kaleko ....(e)an dituenak) Miranda-Argako hiriguneko argien instalazio elektrikoa berritzeko proiektuan bildutako obrak enkante irekiaren bidez eta presako tramitazioaz esleitzeko ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, .......aren ......(e)an argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazioa arautuko duten klausula administratibo partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko, zenbateko honen aldera: ................ (zenbakiz) ....... euro.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0306951