III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F U N E S
Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik
Funesko Udalak, 2003ko uztailaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioak aldatzeko proiektua, José Manuel Gutiérrez Cuesta arkitektoak prestatua eta 2003ko uztailaren 4an ikus-onetsia. Proiektua Funesko Udalak berak sustatu du eta haren xedea da La Plana alderdiko lurzati batzuendako gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoria eta garapen eredua zaintzeko lurzoruaren azpikategoria lortzea, bai eta eremu horretan aplikatzekoa den hirigintzako araudia definitzea ere.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz.
Funesen, bi mila eta hiruko uztailaren hamaikan. Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: A0306943