III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Zinegotzi delegatuen izendapena
Galar Zendeako alkateak, ekainaren 26ko 93/2003 Alkatetzaren Dekretu bidez, ebazpen hau eman zuen:
Udal hauteskundeak igarota, Udal berria eratu baita, udal jarduketa arinagoa eta eraginkorragoa egitearren Alkatetza honek beharrezkotzat jotzen du Gobernu Batzordeko kideak izendatzea, betiere Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.4 artikuluek (apirilaren 21eko 11/1999 Legeak emandako testu berriaren arabera) ematen dizkioten ahalmenak erabiliz.
Kontuan hartuz aipatutako legediaren arabera Alkatetza honek bere eskurantzak eskuordetu ahal dituela, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikuluan, egungo testuaren arabera, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testu berriaren arabera, ezarritako kasuetan, horietan arautzen baitira eskuordetu ezin diren eskumenak.
Horregatik guztiagatik, Alkatetza honek legez dituen eskurantzak erabiliz,
Ebatzi dut:
Lehenbizi._Jarraian aipatzen diren Udalbatzako kideak eskuordetzea dagozkien jarduketa alorretako aferak kudeatu eta ebazteko eskurantzetarako oro har, jarraian aipatzearren ematen diren jarduketa eremuetan ari daitezen:
Alorra: Kultura eta Kirola.
Esparru funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Cecilio Lusarreta Echarri jauna.
Alorra: Etxebizitza eta Ingurumena.
Esparru funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Antonio Maya Jurío jauna.
Alorra: Herri lanak, argiak eta lorezaintza.
Esparru funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Pedro Echeverría García jauna.
Alorra: Lana.
Esparru funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Carlos Osinaga Erroz jauna.
Alorra: Osasuna eta Gizarte Ongizatea.
Esparru funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Pedro José Erice Rípodas jauna.
Bigarren._Zinegotzi horien alde egindako eskuordetze orokor horrek bere baitan izanen ditu dagokion alorra zuzentzeko eta kudeatzeko ahalmena, baina ez ebaztekoa, ebazpen ahalmena Alkatetzarena izanen baita betiere.
Hirugarren._Udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea Kode Zibileko 51.1 artikuluak, abenduaren 23ko 35/1994 Legeak emandako testu berriaren arabera, Alkatetza honi ematen dizkion eskumenetarako, hain zuzen ere udal mugapean egiten diren ezkontza zibilak baimentzeko.
Eskuordetze horrekin zinegotzi guztiek baimendu ahalko dituzte ezkontza zibilak. Ezkontza bakoitzean ezingo da zinegotzi bat baino gehiago izan.
Laugarren._Eskuordetutako eskurantzak eskuordetze honetan ezarri bezala erabili beharko dira, eta betiere ezarritako mugen barruan. Horien titularrek ezingo dute beste organo edo zinegotzirik eskuordetu haietarako.
Bosgarren._Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eskuordetze horiek indarra izanen dute ukitutako zinegotziei dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta mugagabeak izanen dira, Alkatetza honek eskumen horiek bereganatzeko duen ahalmena deusetan ukatu gabe.
Eskuordetutako zinegotziak kanpoan badira, gaixorik badaude, kargua hutsik badago edo bestelako edozein eragozpen delarik, Alkatetza honek besterik gabe zuzenean bere gain hartuko ditu eskuordetutako eskumenak, bera baita eskumenen jatorrizko titularra. Kasu horretan bereganatze ahalmena erabili duela ulertuko da, ebazpen honetan oinarrituz, ez baita hartarako berariazko beste ebazpenik eman beharko.
Seigarren._Ebazpen hau ukitutako zinegotziei jakinaraztea. Eskuordetzea onartua izan dela ulertuko da isilbidez, hurrengo 24 orduko epean ez bada aurkakorik adierazten edo eskuordetze hori erabiltzen bada.
Zazpigarren._Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea lehenengo bilkuran, eta haren testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko Informazio Aldizkarian argitaratzea, arestian aipatutako legearen 44.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Getze-Galarren, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: A0306732