97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, uztailaren 15eko 228/2003 Foru Dekretuarena. Horren bidez Blanca Pérez de San Román Echavarría andrea Gizarte Ongizate Zuzendaritzako Plangintza Zerbitzuko zuzendari kargutik kendu zen.

2003ko uztailaren 16an, 2003ko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 15eko 228/2003 Foru Dekretua argitaratu zen. Horren bidez Blanca Pérez de San Román Echavarría andrea Gizarte Ongizate Zuzendaritzako Plangintza Zerbitzuko zuzendari kargutik kendu zen.

7191. orrialdean akats bat egin da, gauza bat ez aipatzeagatik, idazpuruan eta xedapen zatian. Hauxe dio: "Blanca Pérez de San Román Echavarría andrea Gizarte Ongizate Zuzendaritzako Plangintza Zerbitzuko zuzendari kargutik kentzen duena". Hauxe behar du: "Blanca Pérez de San Román Echavarría andrea Gizarte Ongizate Zuzendaritzako Plangintza Zerbitzuko zuzendari kargutik kentzen duena, berak hala eskaturik".

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamazazpian._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: C3001128