97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ondotik zehazten den zehapen espedienteari hasiera eman zaiola jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Salatua: José Joaquín García Hernández (N.A.N. 44610883). Ebazpen edo eginbidearen eguna: RMA 03-MAI-13 (9/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/299/2003 espedientea, zakurra aske eta muturrekorik gabe, 2003-02-16an. Isunaren zenbatekoa: 450 euro. Arau urratuak: 13.2.d artikulua, 50/99 F.L.

Hamabost egun baliodunean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, espedientatuak alegazioak nahiz frogak proposatu eta agiriak nahiz argibideak aurkezten ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0306553