III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S A R T Z E
2002ko ekitaldiko kontuen onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedatuarekin bat, aditzera ematen da ezen Sartzeko Udalak, 2003ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, Kontuen Batzorde Berezi gisara eraturik, 2002ko ekitaldiko kontuei buruzko adostasun txostena eman duela. Kontu horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.
Sartzen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean. Jarduneko alkatea, Juana María Induráin Sarriés.
Iragarkiaren kodea: A0306410