III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S A R T Z E
2003ko aurrekontua hasiera batez onetsirik eta 2002ko kontuak onetsirik
Sartzeko Kontzejuak, 2003ko otsailaren 28an egin bilkuran, ondoko erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
1. 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onestea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Kontzejuko idazkaritzan, behar diren ondorioak izan ditzan. Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betikoz onetsi dela ulertuko da.
2. 2002ko ekitaldiko kontuak onetsi eta jendaurrean paratzea, hamabost egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan, interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzakete, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedatuarekin bat.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sartzen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamaikan. Kontzejuburua, Juan Ramón de Carlos Napal.
Iragarkiaren kodea: A0306406