III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A T A R R A B I A
Atarrabiako industrialdeko 8. lurzatia urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsirik
Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzordeak 2003ko maiatzaren 13an erabaki hau hartu zuen:
"Ikusirik Atarrabiako industrialdeko 8. lurzatia urbanizatzeko proiektua eta hirigintzako udal aholkulariak 2003ko apirilaren 14an eta maiatzaren 12an emandako txostenak, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatua, bertaratutako zinegotzi guztiak ados egonik Gobernu Batzordeak erabaki du:
1. Hasiera batez onestea Atarrabiako industrialdeko 8. lurzatia urbanizatzeko proiektua.
2. Proiektua jendaurrean egonen da, hamabortz egunean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietako batean iragarkia jarrita."
Atarrabian, bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: C3202671