97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Jaitz aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.

2003ko ekainaren 9an Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez xedatu da interesatuei ematea Jaitz aldeko ordezkapen finken jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jaitzeko Udaletxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzaren Erreforma eta Garapenari buruzko 1973ko urtarrileko Legearen 219. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea % 2koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera perituen irizpena aurkeztu beharko da, eta Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian._Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: C3190886