97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, San Adriango El Monte-La Planillako lurzati berrantolamenduaren erabakia onesten duena.

San Adriango El Monte-La Planillako lurzati berrantolamenduan interesatuak direnei, horren onura publikoa urtarrilaren 27ko 24/2003 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, adierazten zaie:

Lehena._Nekazaritzako Egituren eta Elikagai Enpresen zuzendari nagusiak 2003ko ekainaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez, San Adriango El Monte-La Planillako Lurzati Berrantolamenduaren Erabakia onetsi zen, izan ere, Erabakiaren dokumentazio guztia eta, bereziki, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 21. artikuluan eskaturikoa azterturik, Oinarriak indarrean daudela deklaratu baita.

Bigarrena._Lurzati Berrantolamendua egiteko erabakia jendaurrean paratuko da San Adriango udaletxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena.-Hilabeteko epe horretan gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian._Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: C3218469