97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako gizarte-langile izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2002ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 13koa). Iragarkia.

Maite Ochoa Martínez, Miriam Ochoa Martínez eta Raquel Magaña García andreek gora jotzeko helegiteak aurkitu dituzte aipatu deialdiko oposizioaldiko lehenbiziko ariketaren kontra eta haietan azterketa baliogabetzea eskatu dute. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei halaxe jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako helegiteen kopiak Osasun Departamentuan daude interesatuen eskura, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren solairuan.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkez daitezke, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: C3194267