I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
1009/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Villafrancako Arau Subsidiarioak 6. poligonoko 280. lurzatian eta UC-65 unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.
Villafrancako idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.
Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen den zehaztapenarekin.
Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Behin betikoz onestea Villafrancako Arau Subsidiarioak 6. poligonoko 280. lurzatian eta UC-65 unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, honako zehaztapenarekin:
_Gaur eguneko UC-65 unitateko 3.817,55 metro koadroak hemendik aurrera lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuko dira, nekazaritzako makinen eta ibilgailu astunen zirkulaziorako eta nekazaritzako lurzatietarako sarbide izateko. Orain, bada, aurreikusita dauden azpiegituratarako kategoria ematen zaie metro horiei, bertan seinalaturiko babes-araubidearekin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat.
2. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa honen aurka, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Iruñeko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A0306423