97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1008/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Andosillako Udal Plana ZC11, ZC12 eta ZC13 unitateetan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Andosillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen diren zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Andosillako Udal Plana ZC11, ZC12 eta ZC113 unitateetan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea, zehaztapen lotzaile hauekin:

A) Esplizituki zehaztuko da espazio librea, jabari eta erabilera publikokoa (bideak kanpo gelditzen dira). Bideetako sestrak seinalizatuko dira.

Lerroan aparkatzeko lekuei buruz, haietarako proposatzen den zabaltasuna, 1,5 m, gutxi da. Urbanizazio Proiektuan 2 metrokoak izan daitezela proposatzen da.

B) Euri-uren sareari dagokionez, marraztu egin beharko da bere trazadura, baita urak isurtzeko gunea ere.

C) Kulturarako, irakaskuntzarako eta balio anitzeko ekipamendurako azalera hasierako proiektuko O5 planokoa izanen da.

D) Hiru hilabeteko epean dokumentu berri bat eginen da, Testu Birbildua izenekoa. Bertan tramitazioan gertatzen diren aldaketak bilduko dira, behin betiko onespenaz geroztikoak barne.

2. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa honen aurka, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru agindu honen berri ematea Andosillako Udalari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0306422