97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

460/2003 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Itoizko Urtegiak ukitutako eraikuntzak eraisteko lanen 2. fasea" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Itoizko Urtegiak ukitutako eraikuntzak eraisteko lanen 2. fasea" kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Itoizko Urtegiak ukitutako eraikuntzak eraisteko lanen 2. fasea" kontatatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, presako tramitea.

_Hasierako prezioa: 88.809,60 euro.

_Egiteko epea: 3 hilabete.

_Kontratisten sailkapena: C taldea; 1. azpitaldea; c kategoria.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko abuztuaren 14a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3 behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2003ko abuztuaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Txosten tekniko baloratua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren lauan._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Itoizko Urtegiak ukitutako eraikinak eraisteko lanen 2. fasea" lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) euroren truk.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: C3224791