97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1051/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, "Jurramendiko Mankomunitatean (Lizarrako Mendialdea) garapen orekatuaren auditoriak eta 21 toki agendak hastea" lehiaketa irekiz kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "Jurramendiko Mankomunitatean (Lizarrako Mendialdea) garapen orekatuaren auditoriak eta 21 toki agendak hastea" kontratatzea, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: "Jurramendiko Mankomunitatean (Lizarrako Mendialdea) garapen orekatuaren auditoriak eta 21 toki agendak hastea" kontratatzea.

_Esleitzeko modua: esleipena lehiaketaren bidez eginen da.

_Hasierako prezioa: hasierako prezioa, gehienez ere, 94.018,80 euro izanen da, BEZa barne.

_Egiteko epea: hamabost hilabete.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita zortzigarren egun naturaleko 14:30 arte aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroko bulegoetan (Alondegiaren kalea, 1-2.a).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena: proposamenak aurkezteko epea bete eta hamazazpigarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1.a, 2. solairuan, eta Interneteko helbide honetan daude: http://www.cfnavarra.es/medioambiente.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duena, .................... jaun/andrea, NAN zk.:..........................., adinez nagusia, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ....an duena, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), .........................................................ko lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitara eman den iragarkiaren jakinaren gainean dago, badu proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri, eta konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ...... (zenbakiz) euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0307272