97. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1029/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Castejonen eta Valtierran, Garesen, Nabaskozeko Almiradioan, Zaraitzu ibarrean eta Erronkari ibarrean garapen orekatuaren auditoriak lehiaketa irekiaren bidez kontratatu eta tokian tokiko agendak 21 hasteko espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Castejonen eta Valtierran, Garesen, Nabaskozeko Almiradioan, Zaraitzu ibarrean eta Erronkari ibarrean garapen orekatuaren auditoriak kontratatu eta tokian tokiko agendak 21 hasteko, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Castejonen eta Valtierran, Garesen, Nabaskozeko Almiradioan, Zaraitzu ibarrean eta Erronkari ibarrean garapen orekatuaren auditoriak kontratatu eta tokian tokiko agendak 21 hastea.

_Esleitzeko modua: esleipena lehiaketaren bidez eginen da.

_Hasierako prezioa: hasierako prezioa, gehienez ere, 188.000,00 euro izanen da, BEZa barne.

_Egiteko epea: hamabost hilabete.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita zortzigarren egun naturaleko 14:00ak arte aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroko bulegoetan (Alondegiaren kalea, 1-2.a).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: 3. zenbakiko kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamazazpigarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1, 2. solairuan, eta Interneteko helbide honetan daude: http://www.cfnavarra.es/medioambiente.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ................. J/A, adinez nagusia, ....... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko ........... kalea), ........ lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta ......... euroren truke .......... (zenbakiz).

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0307005