96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1214/2003 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko hainbat zerbitzutarako gasometriako analitika egiteko produktu batzuen, hiru "point of care"en zerbitzuaren eta Intraneten sartzeko programaren hornidura 2003. urterako kontratatzeko gastua onetsi eta hornidura hori esleitzeko espedientea irekitzen duena (APRO 58/2003 lehiaketa publikoa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du aipatutako kontratazioak egiteko, orotariko baldintza hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko hainbat zerbitzutarako gasometriako analitika egiteko produktu batzuen, hiru "point of care"en zerbitzuaren eta Intraneten sartzeko programaren hornidura 2003. urterako kontratatzea (APRO 58/2003 lehiaketa publikoa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 66.111,33 euroko gastua, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik haista, hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea karrikako 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamen ekonomikoak ireki eta irakurtzeko eguna, ordua eta tokia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean jakinaraziko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña), proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hilabete pasata.

Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948428866 telefonoan), eta Interneten, www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0306934