I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1098/2003 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Carmen Miguéliz Loperena andrea Lizarrako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Carmen Miguéliz Loperena andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoari atxikitako funtzionarioa, Lizarrako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0306361