I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1030/2003 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Jesús Arteaga Coloma jauna Nafarroako Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Jesús Arteaga Coloma jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Nafarroako Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2003ko ekainaren 3az geroztiko ondorioak izanen ditu. Izendatuari sendagile laguntzailearen lanpostua esleitzen zaio, 61324 zenbakikoa.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0305979