96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E L L A N O

Arellanoko Udaleko herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsita

Arellanoko Udalak, 2003ko uztailaren 16an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen: hasiera batez onestea Arellanoko Udaleko herri larreak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu ordenantza ikusgai egonen da 30 egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arellanon, bi mila eta hiruko uztailaren hamazazpian. Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: A0307309