96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ITZAGAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko Estatutuetako aldaketa

Mankomunitate honek, Batzar Orokorrak 1999ko abenduaren 14an hartu erabakiaren bidez, bere Estatutuetako lehen aldaketa onetsi zuen. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 50.3 artikuluan xedatua bete ondoren, bidezko da aldatutako artikuluen testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ondorengo artikuluek testu hau izanen dute:

11. art. Lehen isilpeko bozketa egin eta Batzar Orokorreko buru izendatuko da batzar horretan eskubidea duten kideen botoen erabateko gehiengoa lortzen duen kidea. Kide batek ere ez badu lortzen aurreko paragrafoan aipatutako gehiengoa, bigarren bozketa eginen da, hau ere isilpekoa, eta emandako botoen gehiengo soila lortzen duena izendatuko da. Berdinketa badago, berdindu dutenen artean biztanle gehien dituen toki entitateko ordezkaria izendatuko da.

12. art. 11. artikuluak burua hautatzeko ezartzen duenari jarraikiko zaio buruordea hautatzerakoan ere.

22. artikuluko 1. atala honela geldituko da:

1._Idazkaria hautatzea eta kargutik kentzea, eta burua eta buruordea kargutik kentzea.

Agoitzen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita zortzian. Jarduneko burua, Mateo Equísoain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0306880