96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLA

Izendapen proposamena: Tafallako Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean

2003ko martxoaren 3an argitaratu zen Tafallako Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, onartuen behin betiko zerrenda argitaratu zen 2003ko ekainaren 11n, eta guztira 6 izangai onartu ziren. Probak 2003ko ekainaren 17an hasiko zirela finkatu zen orduan.

Epaimahaia deialdiko 5. puntuan adierazi bezala eratuta, izangaien merezimenduak baloratu ziren lehiaketaldian. Ondoren, oposizioaldia hasi eta bertara bost izangai aurkeztu ziren, ondokoak:

IGNACIO AINZUA URRA

JESUS MARIA BELZA EGOZCUE

NURIA GORRIZ MARTINEZ

EVA JAIME AYESA

CRISTINA VILLAR ZABALETA

Probak deialdiko 6.1.2. puntuan ezarri bezala burutu ziren eta akta guztiak propio irekitako espedientean jaso. Hautaprobak bukatu eta azken puntuazioak lortutakoan, epaimahaiak Eva Jaime Ayesa andrearen aldeko izendapen proposamena egin zuen, hori izan baitzen puntuazio altuena lortu zuena (73,73 puntu). Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, izangai proposatuak, argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdiko 7.2 puntuan adierazitako agiriak aurkez ditzan Tafallako Udaleko erregistro orokorrean.

Tafallan, bi mila eta hiruko ekainaren hemezortzian. Epaimahaia.

Iragarkiaren kodea: A0306779