96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLA

Izendapen proposamena: Tafallako Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko perkusioko irakasle izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean

2003ko martxoaren 3an argitaratu zen Tafallako Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko perkusioko irakasle izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, onartuen behin betiko zerrenda argitaratu zen 2003ko ekainaren 11n, eta guztira izangai bakarra onartu zen. Probak 2003ko ekainaren 23an hasiko zirela finkatu zen orduan.

Epaimahaia deialdiko 5. puntuan adierazi bezala eratuta, izangaiaren merezimenduak baloratu ziren lehiaketaldian. Ondoren, oposizioaldia hasi eta bertara izangai bakarra aurkeztu zen, ondokoa:

JOSEBA ANDONI ZUGASTI ARIZMENDI

Probak deialdiko 6.1.2. puntuan ezarri bezala burutu ziren eta akta guztiak propio irekitako espedientean jaso. Hautaprobak bukatu eta azken puntuazioak lortutakoan, epaimahaiak Joseba Andoni Zugasti Arizmendi jaunaren aldeko izendapen proposamena egin zuen, hori izan baitzen puntuazio altuena lortu zuena (72,60 puntu). Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, izangai proposatuak, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdiko 7.2 puntuan adierazitako agiriak aurkez ditzan Tafallako Udaleko erregistro orokorrean.

Tafallan, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan. Epaimahaia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306778