III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G O R R I T I
Usategiak enkantean
Ahozko posturen bidezko enkantea eginen da 2tik 19ra bitarteko usategiak errentan emateko, bi zenbaki horiek ere barne, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2003ko denboraldian, NA-10524 matrikulako ehiza barrutian, Gorritiko Kontzejuaren mugapean.
Heldu den irailaren 6an, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Gorritiko Kontzejuaren aretoan.
Irailaren 6ko enkantean emandako usategietarako sesteoa erabili ahalko da irailaren 12a bitarte. Hala egiten bada, sesteoa duten usategiak berriro eskainiko dira enkantean, irailaren 13an.
Esleitzen ez diren usategiak, berriz, ehuneko 10 merkeago eskainiko dira, aurreko ekantearen ondotik beste bat eginen baita.
Enkante horretan ere ez badira esleitzen, ondotik beste bat eginen da, oraingoan % 20 merkeago.
Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak, etab., Gorritiko Kontzejuaren Alkatetzan den baldintzen pleguan daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura.
Gorritin, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0306712