III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Udal bazkideentzako lansariak, laguntzak eta kalteordainak ezarri
Galarko Zendeako Udalak, 2003ko ekainaren 26an egindako bilkuran, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:
Lehena._2003ko ekainaren 14tik aitzina, egun horretan eratu baitzen Udal hau, udal bazkideek asistentziengatik eta kalteordainengatik honako zenbateko hauek jasotzeko eskubidea izanen dute:
a) Osoko bilkuretara joateagatik, 90 euro bilkura bakoitzeko.
b) Gobernu Batzordearen bilkuretara joateagatik, 90 euro bilkura bakoitzeko.
c) Alkatetza lanetan eta zinegotzi delegatuen lanetan jarduteagatik, 8,00 euro lan egindako ordu bakoitzeko.
Bigarrena._Erabaki honen berri ematea zinegotzi guztiei, eta beren karguan erabateko dedikazioan edo partzialean jarduteko izendatuak izan direnei adieraztea ezen zenbatekoen araubide hori onartzen dutela kontsideratuko dela, baldin eta jakinarazpena egin ondoko 24 orduetan ez badute horri buruz ezer esaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Getze-Galarren, bi mila eta hiruko uztailaren batean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: B0306694