96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Gobernu Batzordearen eraketa

Galarko Zendeako Udalak, 2003ko ekainaren 26an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena._Gobernu Batzordea eratzea. Udal organo hori kide anitzekoa eta ebazpen emailea da. Buru batek eta alkateak zehazten duen zinegotzi kopuruak osatuko dute. Kopuru hori ez da izanen osoko bilkurako kideen herena baino handiagoa.

Bigarrena._Gobernu Batzordea Udaletxe honetan bilduko da urteko hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren ostegunetan, jaiegunak ez badira, arratsaldeko bostetan. Osoko bilkurak ezarriko du maiztasuna.

Hirugarrena._Gobernu Batzordearen oinarrizko eskumena da alkatetzari laguntza eta aholkuak ematea, hark bere eskurantzak erabiltzen dituenean. Alkatetza dekretu baten bidez eskuordetuta, Gobernu Batzordeak hirigintza arloan honako eskurantza hauek izanen ditu bere esku, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legeko 21.1.j) eta 21.1.q) artikuluak alkatetzari eman baitizkio.

Laugarrena._Eskuordetza horrek zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko ditu Gobernu Batzordeak eskuratzen zaizkion eskumenak; eta hauek ezin izanen zaizkio beste organo bati eskuordetu.

Eskuordetuta hartzen diren erabakiak Alkatetza honek (jatorrizko eskumenaren titularrak) eman ohi dituenen gisakotzat joko dira, eta berehala betetzekoak eta ustez bidezkoak dira. Eskuordetza nola baliatzen ari den jakinaraziko zaio Alkatetza honi.

Bosgarrena._Ebazpen honen berri ematea ukitutako zinegotzi guztiei eta Udaleko zerbitzuetako buruei, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.

Seigarrena._Ebazpen hau argitaratzea probintziako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Informazio Aldizkarian, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluak xedatua betetzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko uztailaren batean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0306694