96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsita

Erronkariko Udalak, 2003ko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa, 2003ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezi bat sortzen duena, hain zuzen ere kontusail hau sortzeko: 751.62204, "Errota zaharberritzeko proiektua, taberna-jatetxe tematikorako". Kreditu hori 10.370,10 eurokoa da eta Dirusarreren Aurrekontuko kontusail hauen kargura finantzatuko da:

_75526 Nafarroako Gobernua: Turismoko azpiegituretarako dirulaguntza-03: 9.333,09 euro.

_87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 1.037,01 euro.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, behin betiko onespena eman dakion.

Erronkarin, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian. Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: A0306651