III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E R R O N K A R I
Kontribuzio berezia antolatzeko erabakia
Erronkariko Udalak, 2002ko irailaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen kontribuzio berezi bat ezartzea, "Erronkariko udal mugapeko herrilurretako larreak hobetzea. 2. fasea" izeneko obra finantzatze aldera.
Hona hemen antolaketaren ezaugarriak:
Inbertsioaren aurreikusitako kostua: 59.480,45 euro.
Dirulaguntzarik gabeko kostua: 11.896,09 euro.
Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 5.948,04 euro.
Banatzeko irizpideak: erabileraren intentsitatea abelburu kopuruaren eta erabilera denboraren arabera zehaztuko da. % 100.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, behin betiko onespena eman dakion. Epe horretan ez bada kexa edo alegaziorik aurkezten, antolaketa hori zuzenean onetsita geldituko da.
Erronkarin, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan. Alkatea, Agapito Boj Gárate.
Iragarkiaren kodea: A0306650