96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

1. poligonoko 66 eta 67. finken mugapena, lurraren kalifikazio juridikoa aldatzea, besterengarritasuna deklaratzea eta besterentzeko modua

Orkoiengo Udalak, 2003ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 1. poligonoko 66 eta 67. finken mugapena egitea.

Hartarako ezarri den eguna 2003ko irailaren 15a da, goizeko bederatzietan. Halaber, interesatuei jakinarazten zaie mugapena egiteko ezarritako eguna baino hamar egun lehenago arte, bere eskubideak frogatu eta babesteko egoki iruditzen zaizkien agiriak aurkeztu ahalko dituztela, TAOFLren 51.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Orobat, erabaki da hasiera batez aldatzea bi lurzati horien arteko lurraren kalifikazio juridikoa. Lur horrek 150,41 metro karratuko azalera du eta ondare jabariko lurzati sobrante gisa kalifikatuta geldituko da. Erabaki hau jendaurrean jarriko da hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, alegazioak aurkez daitezen. Halakorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da. Ondasun horren besterengarritasuna deklaratzen da eta hura besterentzeko modua enkantea izanen dela ezartzen.

Orkoienen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0306576