I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimena.
Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, ekainaren 24ko 810/2003 Ebazpenaren bitartez, María Isabel Arbeloa Roch andreari baimena eman dio Iruñeko Iratxeko Monasterioa kaleko 34 zenbakian farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita lauan._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.
Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, ekainaren 24ko 811/2003 Ebazpenaren bitartez, Adriana García Lipúzcoa andreari baimena eman dio Iruñeko Zangoza kaleko 6 zenbakian farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita lauan._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.
Iragarkiaren kodea: C3210364