I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Fernando Belzunce Alonso jaunak, arrantza-arauhauste batengatik zehapena ezartzen zion 1514/2002 Foru Aginduaren aurka (263/02 zehapen-espedientea) jarritako helegitea ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena.
"Ikusirik Fernando Belzunce Alonso jaunak aurkeztutako gora jotzeko helegitea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 4an emandako 1514/2002 Foru Aginduarren aurka jarria, zehapena ezartzen baitzion Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.
Gertakariak:
1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 26ko 972/2002 Foru Aginduaz, ireki zitzaion zehapen-espedientea Fernando Belzunce Alonso jaunari, igel nabarrak harrapatzeko prestakuntza-lanetan ari baitzen, uretarako botak, plastikozko poltsak eta kopeta-argiak aldean hartuta baitzebilen, eta 2002ko otsailaren 5ean Foruzaingoak egindako salaketaren ondorioz.
2. Salatuak alegazioak aurkeztu bazituen ere, ez ziren onetsi, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 4ko 1514/2002 Foru Aginduaz 300 euroko isuna ezarri zion egindako arau-hausteagatik.
3. Foru Agindu horren aurka, Fernando Belzunce Alonso jaunak gora jotzeko helegitea jarri zuen, eta zehapen-espedientea largesteko eskatzen zuen bertan.
Zuzenbide oinarriak:
Lehena._Helegitea eskubidedun pertsonak jarri du, Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31.1 artikuluaren arabera _urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua_, eta lege bereko 115.1 artikuluak ezartzen duen epean. Hortaz, bidezkoa da tramiterako onartu eta ebazpena ematea.
Bigarrena._Helegitea aurkeztu duenak alegazio-idazkian esandakoa errepikatzen du gora jotzeko helegitean. Horregatik, orain helegitea jarri zaion Foru Aginduan jasotzen den arrazoibideetara jotzeko adierazi behar zaio jartzaileari.
Frogatu da, espedientean dagoen dokumentazioa ikusirik eta foruzainek egindako berrespenaren arabera, salatuak egin egin zuela egozten zaiona, eta bidezkoa dela, beraz, ezarritako zehapena bere horretan gelditzea.
Hori aski ez dela, helegitea ez da oinarritzen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 62. eta 63. artikuluetako zuzenbideko erabateko deuseztapeneko nahiz deuseztagarritasuneko inolako arrazoitan, horiek izanik, hain zuzen ere, gora jotzeko helegiteak oinarritzat behar dituenak, 30/1992 Lege horretako 107.1. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Hirugarrena._Lehenago adierazitakoa kontuan hartuz, ulertzen da Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 4ko 1514/2002 Foru Agindua zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, Fernando Belzunce Alonso jaunak sartutako helegitea ezesten da.
Hori horrela, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Fernando Belzunce Alonso jaunak aurkeztutako gora jotzeko helegitea ezestea. Helegitea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urtarrilaren 29an emandako 1514/2002 Foru Aginduarren aurka jarri zuen, zehapena ezartzen baitzion, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.
2. Helegitea jarri duenari aditzera ematea Erabaki honen kontra zilegi duela Administrazioarekiko auzi-helegitea jartzea Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arlo bereko sailean, Erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluak agintzen duen moduan.
3. Erabaki hau jakinaraztea helegitea jarri duenari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan".
Igortzen dizut, jakinaren gainean egon zaitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian._Barne Eraentza Zerbitzuko zuzendaria, Humberto Manterola Erro.
Iragarkiaren kodea: A0306257