96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako oilasko produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena.

Abereen produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko dituela. Horietan abere-produkzioa "abere produkzio integratutzat" jotzeko behar diren betebeharrak ezarriko dira. Nahitaezkoak, komenigarriak eta debekatuak diren egitekoak ere bilduko ditu.

Foru dekretu horrek Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeari, besteak beste, produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena ematea egokitu dio.

Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazten du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak, 2003ko ekainaren 25eko bilkuran, oilasko produkzio integraturako erregelamendu teknikoaren aldeko txostena eman zuela.

Erregelamenduaren proiektuak abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako oilasko produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: C3212701