96. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2003ko uztailaren 4an harturikoa, Nafarroako Parlamentuaren egoitza garbitzeko zerbitzua adjudikatzeko lehiaketa publikorako deialdia egiten duena.

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Parlamentuaren egoitza garbitzeko zerbitzua. Urte 1, luzagarria.

_Lehiaketa irekia. Tramitazio arrunta.

_Kontratu-hartzaileen sailkapena: U taldea (lehen III.a zena), 1. azpitaldea (lehen 6.a zena), b kategoria.

_Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 243.500 euro (BEZa barne).

_Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean argitara eman zen eguna: 2003ko uztailaren 4a.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

_Dokumentazioa eta argibideak non eskuratu: Nafarroako Parlamentua.

Zerbitzu Orokorrak. Navas de Tolosa 1, Iruña.

Telefono zk.a: 948-209209, Fax zk.a: 948-228444. www.parlamento-navarra.es.

_Eskaintzen aurkezpena.

Aurkezteko azken eguna: 2003ko abuztuaren 26an, goizeko 12:00etan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan adierazten dena.

Aurkezteko tokia: Nafarroako Parlamentua, Erregistro Orokorra, Navas de Tolosa, 1, Iruña.

_Proposamen teknikoak eta eskaintza ekonomikoak irekitzea: Jendaurreko ekitaldiak.

Nafarroako Parlamentuaren egoitza, Navas de Tolosa, 1.

2003ko irailaren 2an eta 8an, hurrenez hurren.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan._Lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0307264