I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
101/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko lanpostu hutsetarako barne mugikortasuneko prozesura dei egiten duena.
Ekainaren 19ko 90/2003 Foru Aginduz Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko lanpostu hutsetarako barne mugikortasun prozesurako deialdia egin zen. Deialdian ez ziren sartu 2710 eta 3676 zenbakia duten administrari-lanpostuak. Hori zuzendu beharra dago, beraz.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 13/1983 Foru Legearen 36.3.b) artikuluak, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluari dagokionez, eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko 2 lanpostu hutsetarako (administrarienak, C mailakoak, 2710 eta 3676 zenbakia dutenak) barne mugikortasun prozesurako deialdia egitea. Barne mugikortasunerako prozesu honetan lanpostu bat eskuratzean, izangaiek hutsik uzten dituzten lanpostuak ere betetzen ahalko dira.
2. Barne mugikortasun prozesu honen baldintzak ekainaren 19ko 90/2003 Foru Aginduan jasotakoak dira.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Foru agindu honen aurka baita prozesuko ondorengo edozein egintzaren aurka ere, gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.
Iragarkiaren kodea: C3209857