I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak
146/2003 FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen plantilla organikoa partez aldatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen hainbat departamentuk aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrak direla, gaur egun esleiturik dauzkaten helburuetara moldatzeko. Proposatutako aldaketek ez dute gastuen aurrekontuko I. kapituluan gehikuntzarik ekarriko.
Kontu-hartzaileak adostasun txostena eman du.
Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzea:
Bat. Amortizatu egiten dira ondotik adierazten diren lanpostu hutsak. Dotazio ekonomikoa dute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua
_Jauregiko mandatariak. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Komunikazio Zerbitzuko Protokolo Atalari atxikia, plantilla organikoan 92. zenbakia duena. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.
Nafarroako Ospitalea
_Zainketa eta Garbiketako arduradunak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61.257 eta 61.841 zenbakia dutenak.
_Zerbitzari izateko lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 61.657, 61.864, 68.361 eta 68.362 zenbakia dutenak.
Laguntza Espezializatua
_O.L.T./E.D.U. izateko bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60.234 eta 60.889 zenbakia dutenak.
_Berokuntzako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 60.412 zenbakia duena.
Tuterako Osasun Barrutia
_O.L.T./E.D.U. izateko hiru lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 64.895, 64.692 eta 64.656 zenbakia dutenak.
Odol Bankua
_Zerbitzari lanpostu huts bat, E mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 66.054 zenbakia duena.
Bideko Ama Birjina Ospitalea
_Barne Medikuntzako Barrutiko fakultatibo espezialista. Lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 68.177 zenbakia duena.
_Kupoko emagina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 60.697 zenbakia duena.
_Erdi mailako teknikari-osasun hezitzailea. Lanpostu huts bat, B mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 67.586 zenbakia duena.
_Pintxeak. Sei lanpostu huts, E mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 64.222, 64.241, 64.265, 64.329, 65.093 eta 65.407 zenbakia dutenak.
Bi. Ondoren adierazten diren lanpostuak sortu dira, aurreko atalean amortizatutako lanpostuen diru dotazioaren kargura:
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua
_Fotokonposizioko ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Komunikazio Zerbitzuko Argitalpen Atalari atxikia, plantilla organikoan 7.039 zenbakia duena.
Nafarroako Ospitalea
_Zeladoreak. Bi lanpostu huts, E mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 68.325 eta 68.329 zenbakia dutenak.
_Zerbitzu Anitzetako langile izateko lau lanpostu huts, E mailakoak, funtzionarioen araubidekoak; plantilla organikoan 68.461, 68.462, 68.463 eta 68.464 zenbakia dutenak.
Laguntza Espezializatua
_L.T.E. Bi lanpostu huts, C mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 68.446 eta 68.447 zenbakia dutenak.
_Lehen mailako ofizial izateko lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 68.448 zenbakia duena.
Tuterako Osasun Barrutia
_L.T.E izateko hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak; plantilla organikoan 68.449, 68.450 eta 68.451 zenbakia dutenak.
_Erizaintzako laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 68.452 zenbakia duena.
Odol Bankua
_Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 68.453 zenbakia duena.
Bideko Ama Birjina Ospitalea
_Anestesia eta Erreanimazioko Barrutiko fakultatibo espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 68.466 zenbakia duena.
_Emagina. Bi lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoa 68.460 eta 68.465 zenbakia dutenak.
_Zerbitzu Anitzetako langilea. Sei lanpostu huts, E mailakoak, funtzionarioen araubidekoak; plantilla organikoan 68.454, 68.455, 68.456, 68.457, 68.458 eta 68.459 zenbakia dutenak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa._Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak agindu ditzan.
Bigarrena._Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.
Iragarkiaren kodea: C3204503