92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsita

Buñuelgo Udalak, 2003ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2002ko aurrekontu arrunta aldatzeko espediente batzuk.

Hasierako onespenaren iragarkia 657. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2003ko maiatzaren 7an argitaratu ondoko jendaurreko epean herritarrek edo interesatuek ez dute erreklamaziorik aurkeztu; hori dela eta, bidezko da honako aldaketa hauek behin betiko onestea:

_Herriko Etxea.

_Kreditu gehikuntzak kontusail hauetan: 1210-21201 "Udal eraikinak zaindu eta konpontzea", 3.610 euro; 1210-22401 "Aseguruak, zerbitzu orokorretarako", 6.900 euro.

Kontusail hauetan kreditua deuseztatuz finantzatuak: 0110-31001 "BCLk birfinantzatutako maileguaren korrituak", 4.300 euro; 0110-31003 "BCLren 1998ko maileguaren korrituak", 2.900 euro; 0110-33004 "Diruzaintzako maileguaren korrituak", 3.310 euro.

_Kreditu gehikuntzak kontusail hauetan: 1210-62501 "Udaleko bilkura aretoko ekipamendua", 550 euro; 2220-12000 "Udaltzainen ordainsariak", 380 euro; 2220-22105 "Udaltzainen arropa", 300 euro; 3310-22712 "Kuotak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari", 3.600 euro.

Kontusail hauetan kreditua deuseztatuz finantzatuak: 0110-31002 "BCHren 1998ko maileguaren korrituak", 100 euro; 0110-31005 "BCLren 2000ko maileguaren korrituak", 4.730 euro.

_Kreditu gehikuntzak kontusail hauetan: 4210-62501 "Haurtzaindegiko ekipamendua", 25 euro; 4320-13103 "Inbertsiorik behar ez duten obretako langileak", 5.000 euro; 4521-62900 "Kirol materiala, inbentariagarria", 120 euro; 4521-62903 "Frontoiko estalkia", 60 euro; 4522-60101 "Igerilekuetako zenbait obra", 1.320 euro; 5810-21001 "Herrilurretako epaitzak zaindu eta konpontzea", 715 euro; 6110-46200 "Kontu-hartzailearen zerbitzuak", 12 euro.

Kontusail hauetan kreditua deuseztatuz finantzatuak: 0110-31001 "BCLk birfinantzatutako maileguaren korrituak", 25 euro; 0110-31002 "BCHren 1998ko maileguaren korrituak", 120 euro; 0110-31004 "BCLren 1999ko maileguaren korrituak", 2.107 euro; 0110-91306 "BCHren 2001eko maileguaren amortizazioa", 5.000 euro.

_Kreditu bereziak kontusail hauetan: 1210-64500 "Web orria eguneratu eta hobetzea", 1.115 euro; 1210-64502 "Birusen aurkako programak", 270 euro; 1220-62600 "Bake epaitegiko imprimagailua", 125 euro; 4511-62600 "Liburutegiko ordenagailua", 555 euro; 4521-62501 "Gizarte eraikineko mahaiak", 1.955 euro; 4522-62302 "Igerilekuetako ozonoa garbitzeko sistema", 275 euro; 6224-62100 "Baskula", 6.345 euro.

Kontusail hauetan kreditua deuseztatuz finantzatuak: 0110-33004 "Diruzaintzako maileguaren korrituak", 1.440 euro; 4330-22101 "Herriko argien elektrizitatea", 9.200 euro.

_Kreditu gehikuntza kontusail honetan: "Haurtzaindegiko instalazio elektrikoa", 640 euro.

Kontusail honetan kreditua deuseztatuz finantzatua: 0110-31006 "BCHren 2001eko maileguaren korrituak", 640 euro.

_Zaharretxea.

_Kontusaila: 1210-62900 "Telefonoa/faxa": 210,5 euro. Kreditu berezia, kontusail honetan zenbateko bereko kreditua deuseztuz finantzatua: 1210-22605 "Nominen kudeaketa (Elenco)".

_Kontusaila: 3120-62506 "Etxetresna elektrikoak, makina txikiak": 71 euro. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan zenbateko bereko kreditua deuseztatuz finantzatua: 1210-22605 "Nominen kudeaketa (ELENCO)".

Buñuelen, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0306188