92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N T Z A

Administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Arantzako Udaleko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea da, Udalaren zerbitzuko plantillako langile finkoen artean.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 15-6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz egin da hautapen proba murriztu honetarako deia.

1.2. Hautapen probak gainditu ondoan izendatuko den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren C mailan izanen da eta horri dagozkion lansariak hartuko ditu.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalak noiznahi aldatzen ahal du hori dela eta.

1.4. Izendatuak udal bulegoetan eginen du zerbitzu. Bere lan eta betebeharrak, ekimenez eta erantzukizunez eta bere kargupean bertze langilerik izanda nahiz gabe eginen ditu. Aurreikusten denez, horren lan eta eginkizunen barnean sartuko da ordenagailuak, terminalak eta pantailak erabiltzea eta are testu lanketan ere aritzea, bere eginbeharren barnean agintzen zaizkion lan guztiak egiteaz gain.

2._Izangaien betebeharrak.

2.1. Txanda murriztuko probetara onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea akitzean:

a) Arantzako Udalaren zerbitzuko langile finko izatea.

b) Eskatzen den titulazioaren jabe izatea, hau da, Goi Mailako Batxilergoa, 2. mailako Lanbide Heziketa edo horren baliokidea, eta administrazio publikoetan edo haien erakunde autonomoetan egiazko bost zerbitzu urte frogatzea.

Titulazioaren baldintzaren ordez Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte onartuak izana.

c) D mailan izatea.

d) Administrari laguntzaile lanpostu baterako izendatua izana.

e) Borondatezko nahiz nahitaezko eszedentzian ez egotea.

f) Euskaraz ahoz nahiz idatziz jakitea. EGA titulua izatea edo behar euskara maila frogatzeko proba gainditzea.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasi eta 30 egun naturaleko epearen barnean.

Eskabide horiek deialdiaren III. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak beharko dute izan eta bertan adierazi beharko da eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla.

3.2. Eskabide horrekin batean, deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, honako hauek alegia:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) 2. oinarrian galdetzen diren baldintzen ziurtagiriak.

c) I. eranskinean azaltzen den merezimenduaren baremoaren arabera, alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak).

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezten ahal dira argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan.

4.3. Erreklamazio horiek Alkatetzak ebatzi ondoan, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta bertan azalduko da oposizio-lehiaketaren probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Epaimahaia hautapen probak hasi aitzin eratu beharko da.

5._Epaimahaia.

5.1. Oposizio-lehiaketa honen epaihamaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Arantzako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Arantzako alkateordea.

Mahaikidea: Etxalarko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Berako Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: Lesakako Udaleko kontuhartzailea.

Ordezkoa: Berako Udaleko kontuhartzailea.

Mahaikidea: Lesakako Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Berako Udaleko administrari-ofiziala.

Mahaikide-idazkaria: Arantzako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Lesakako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako arauak interpretatu edo aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

6._Lehiaketaldia.

Lehiaketaldian izangaiek alegaturiko merezimendu guztiak baloratuko dira, I. eranskineko baremoaren arabera.

Kalifikatzeko orduan honako arau hauek hartuko dira kontuan:

a) Epaimahaiak alegatu eta ziurtagirien bidez frogaturiko merezimenduak baizik ez ditu baloratuko.

b) Merezimenduen baremoan azalduriko puntuazioa baino altuagorik ezin izanen da eman.

7._Oposizioaldia.

7.1. Oposizioaldia ariketa hauek osatuko dute:

Euskara froga: deialdian eskatzen den titulazioa ez dutenentzat. Bi proba izanen dira, bat idatzia eta bertzea ahozkoa. Balorazioa Gai edo Ez Gai izanen da.

Lehen ariketa. Epaimahaiak II. eranskineko gaiez egiten dituen galderei idatziz erantzutea.

Bigarren ariketa. Epaimahaiak zehaztuko dituen ariketa praktikoak, udal administrazioaren funtzionamenduaz.

7.2. Oposizioan 60 puntu lortzen ahal dira gehienez, honela banatuta:

Lehen ariketa: gehienez 30 puntu eta gutxienez 15.

Bigarren ariketa: gehienez 30 puntu eta gutxienez 15.

8._Proben emaitzak.

8.1. Kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak Udalari igorriko dio probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, ariketa guztietan eta lehiaketan ateratako puntuak batu ondoan lorturiko puntuazioaren arabera. Horrekin batean puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren izendapen proposamena igorriko dio.

Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

9._Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Udalak administrari-ofizial izendatuko du, C mailakoa, epaimahaiak igorritako izendapen proposamenean azaltzen den izangaia.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da eta argitara eman eta biharamunean izanen ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Halaber, data hori hartuko da lanpostuaren jabetza hartzeko eguntzat, inolako ekitaldi berezirik egin behar izan gabe.

10._Errekurtsoak.

Deialdiaren eta bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka hauetariko errekurtsoren bat paratzen ahal da:

_Gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik kontatzen hasita.

_Zuzenean, administrazioarekiko auziena, Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik kontatzen hasita.

_Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Arantzan, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian. Alkatea, Vicente Arocena Biurrarena.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1._Administrazioan egindako zerbitzuak.

Nafarroako Udaletan administrari laguntzaile lanetan, funtzionario nahiz lan-kontratudun finko, egindako zerbitzu urte bakoitzeko, puntu 1, eta gehienez 8 puntu.

Urtebetetik beherako denbora proportzionalki puntuatuko da.

2._Lanbide curriculuma.

Atal honetan honakoa baloratuko da:

a) Lanbide prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak: gehienez ere 3 puntu.

b) Informatika ikastaroak: 5 puntu, gehienez.

2. atal honetan, gehienez ere, 8 puntu lortzen ahal dira.

II. ERANSKINA

1._Nafarroko toki entitateen baliabideak: tributuz kanpoko baliabideak, tributuak, partaidetza Estatuaren tributuetan, partaidetza Nafarroako tributuetan, dirulaguntzak eta kreditu eragiketak.

2._Jarduera sailkatuak. Hirigintza-lizentziak eta jarduera sailkatuen lizentziak. Irekitzeko lizentzia. Zer egintzetarako diren eta prozedura.

3._Udal ordenantzak: kontzeptua eta motak. Onespena, tramitazioa eta aldaketa.

4._Udalaren aurrekontuak eta kontuak: kontzeptua, printzipioak, onespena eta tramitazioa.

5._Hirilurren eta landalurren eta jarduera ekonomikoen erregistroen kudeaketa eta mantentze lanak.

6._Aurrekontua bete eta likidatzea.

7._Toki entitateen funtzionamendua eta antolakuntza.

8._Administrazio prozedura: hasiera, antolamendua, instrukzioa, amaiera.

9._Agirien sar-ateren erregistroa.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:

N.A.N. zk.

Tfnoa.:

Helbidea:

Hau adierazten dut:

Arantzako Udalak administrari-ofizial lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia onetsi du.

Deialdi horretako 2. puntuan eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditut, eskaera honi erantsitako agiri eta ziurtagirien bidez frogatzen dudan bezala.

Hau eskatzen dut:

Behar diren hautapen probetan parte hartu ahal izateko, deialdian onartua izatea.

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0306516