92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

E D I K T U A

2003ko ekainaren 19an alkate udalburuak ebazpena eman zuen. Hona hemen, osorik, haren testua:

23/03 Ebazpena, ekainaren 19koa, ondotik aipatzen diren zinegotziak, Gobernu Batzordeko kideak, alkateorde izendatzen dituena.

Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 20.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, udal guztiek dituzte alkateordeak; hortaz, beharrezko organoak dira.

Apirilaren 2ko 7/85 Legeak berak 21.2 artikuluan dioenez, alkateari dagokio alkateordeak izendatzea. Izan ere, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateak libreki izendatzen ahal ditu alkateordeak Gobernu Batzordeko kideen artetik hautaturik, eta kargutik kentzen ahal ditu.

Alkateordeak kopuruz ezin dira izan Gobernu Batzordeko kideak baino gehiago. Horregatik, eta kontuan izanik Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa,

Ebatzi dut:

"Lehena._Gobernu Batzordeko kideak diren zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

José Domingo Solano Gil jauna.

Emilio Cigudosa García jauna.

José Antonio Simón Ezquerro jauna.

Bigarrena._Kanpoan, gaixorik edo nire eginkizunetan aritzeko ezindurik nagoenean, edo Alkatetza hutsik geratzen bada, alkateordeak nire ordez ariko dira eginkizun guztietan, izendatu ditudan hurrenkera berean, eta aurretik nik berariaz delegazioa emanda, ahal badut.

Era berean nire ordez ariko dira, izendatu ditudan hurrenkera berean, bilkuretako aztergairen bati buruz hitz egiterik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena._Ebazpen hau izendatuei banan-banan jakinaraztea, kargua onartzen badute hala adieraz dezaten.

Laugarrena._Izendapenen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidaltzea bertan argitara eman dadin, eta Udal honen iragarki oholean ere argitaratzea. Nolanahi ere, izendapenek indarra izanen dute ebazpen hau eman eta biharamunetik aitzina.

Bosgarrena._Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea hurrengo bilkuran, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoari jarraikiz."

San Adrianen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian. Alkate udalburua, Emilio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: A0306482