III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N
Alkateordeen izendapena
Udaleko Alkatetzak, ekainaren 19an emandako ebazpenaren bitartez, Castejongo Udaleko alkateorde izendatu ditu zinegotzi hauek: María Olga Mesa Romeo andrea, lehen alkateordea; Juan Estévez Vinagre jauna, bigarren alkateordea; José Ignacio Escribano Ustáriz jauna, hirugarren alkateordea.
Aditzera ematen da, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak 46.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Castejonen, bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A0306464