92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A I T Z

Udalaren 2003ko plantilla organikoa

Araizko Udalak, 2003ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/83 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoarekin bat, Araizko Udalak 2003ko plantilla organikoa onetsi du, aho batez. Hona hemen:

Lan-kontratudun finkoak

Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Oraingo egoera: hutsik.

Aldi baterako kontratuduna

Administrari-ofiziala: Maila: C. Obra edo zerbitzu zehatz baterako kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.b) artikuluan ezarritako moduan. Lanaldi partziala (22,5 ordu astean). Izena: Idoia Saralegui Ochotorena.

Araitzen, bi mila eta hiruko ekainaren zazpian. Alkatea, José Maria Urdampilleta Iturri.

Iragarkiaren kodea: A0306298